Ekitaldi erabilgarriak
INTERNET
Campos Elíseos Antzokiaren webgunean, aukeratu interesatzen zaizun ikuskizuna eta sakatu adierazitako botoi gorria.
- Hortik aurrera, jarraitu pausoak eta aukeratu nahi dituzun eguna, ordutegia eta eserlekuak. Kupula aretoan eserlekuak ez daude zenbakituta.
- Erosketa amaitutakoan, sarrera deskargatzeko esteka duen mezua agertuko zaizu. Esteka hori posta elektronikoz ere jasoko duzu.
- Sarrera inprimatuta edo gailu mugikorrean deskargatuta ekar dezakezu.
Arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan txarteldegiarekin: (+34) 94 443 86 10 / 01.
TXARTELDEGIA
Txarteldegia Campos Elíseos Antzokiaren barruan dago.
- Etorri aurretik, txarteldegiaren ordutegi eguneratua hemen kontsultatzea gomendatzen dizugu.
- Emanaldi-egunetan, sarrerak emanaldia hasi arte erosi ahal izango dira.
- Egun horretan eskaintzen ez diren ikuskizunetarako aurretiazko salmenta eguneko lehen emanaldi programatua hasi baino ordu erdi lehenago amaituko da.
- Ikuskizun bakoitzak bere deskontuak izan ditzake. Webguneko programazioan kontsulta ditzakezu, Eskaintzak atalean.
Halaber, telefonoz deitu dezakezu (+34) 94 443 86 10 / 01 zenbakira, edo mezu bat bidali helbide honetara: taquillacampos@klemak.com.
TXARTELDEGIAREN ORDUTEGIA
Astelehena: ITXITA
Asteartea: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara
Asteazkena: 17:00etatik 19:00etara
Osteguna: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era
Ostirala: 17:30etik 20:00etara
Larunbata: 16:00etatik 20:00etara
Igandea: 16:00etatik 20:00etara
- Emanaldi-egunetan, sarrerak emanaldia hasi arte erosi ahal izango dira.
- Egun horretan eskaintzen ez diren ikuskizunetarako aurretiazko salmenta eguneko lehen emanaldi programatua hasi baino ordu erdi lehenago amaituko da.
- Ikuskizun bakoitzak bere deskontuak izan ditzake. Campos Elíseos Antzokiaren Bilboko webguneko programazioan kontsulta ditzakezu, Eskaintzak atalean.
- Halaber, telefonoz dei dezakezu: (+34) 94 443 86 01 zenbakira, 9:00etatik 13:00etara, edo (+34) 94 443 86 10 zenbakira, txarteldegiaren ordutegian. Bestela, mezu elektroniko bat bidal dezakezu helbide honetara: taquillacampos@klemak.com.
Deskontuak
Normalean, 65 urtetik gorakoek, Gazte Txartela dutenek eta familia ugariek —egiaztagiria aurkeztuta—, bai eta 10 lagunetik gorako taldeek ere, gehienez %20ko deskontuak izan ditzakete.
Gainera, Antzokiko Lagunek deskontu bereziak dituzten sarrerak eros ditzakete. Oraindik izena eman ez baduzu, hemen egin dezakezu doan.
Kasu guztietan, deskontudun sarreren kopurua mugatua da; horregatik, aldez aurretik erostea gomendatzen da.
*Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako oharra:
Gurpil-aulkian dauden pertsonek txarteldegian eros ditzakete sarrerak, edo informazioa eska dezakete telefono hauetan: (+34) 94 443 86 10 / 01.
Teatro aretoan gurpil-aulkientzat gordetako lekuak hauek dira: 1. eta 2. palkoak, eta 1. eta 2. besaulkiak.
Kupula aretoko sarrerak ez daude zenbakituta; horregatik, garaiz etortzea gomendatzen dugu, gurpil-aulkia ahalik eta lekurik egokienean kokatu ahal izateko.
Aretoak ateak emankizuna hasi baino hogeita hamar minutu lehenago irekitzen ditu.


