Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Musu bete urte

marzo 20, 2027 @ 16:00 - marzo 21, 2027 @ 17:10

Inicio › Programación › Musu bete urte Destacado

Musu bete urte

Porrotx eta Marimotots
2027ko martxoaren 20a eta 21a Ver horarios Teatro aretoa euskera
Precio Prezio bakarra: 15 € Ver precios y descuentos

Musuz bete ditzagun udazkena, negua, udaberria eta uda. Musuz urtea eta bizitza. Musuekin gure lurra ere biraka jartzen delako, kantuan eta dantzan. Eta gu berarekin!

Ze zapore du marigorringo baten musuak? Konta daiteke urte oso bat musutan? Zatoz pailazookin eta jakingo duzu!

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren abentura berria Marigorringorekin

Precio: Prezio bakarra: 15 €

Promozio berezia:

  • Antzokiaren lagunak: % 15eko deskontua estreinaldiko emanaldirako. Kuota mugatua. Deskontuak erregistratutako antzerki-lagun bakoitzeko sarrerarako balio du. Aretora sartzean identifikatzeko eska dezakete.

 

Informazio lagungarria:

  • Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean.
  • BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.
  • Gurpil-aulkia behar duten pertsonentzako sarrerak txarteldegian bakarrik erosi ahalko dira; nahi izanez gero, eserlekuen erreserba egin dezakezu 94 443 86 10 telefono-zenbakira deituta.
  • Aretora Interneten bidez erositako sarrerekin sartzeko: Eserlekuak inprimatu ahalko dira edo, nahigo izanez gero, fitxategia deskargatu ahalko da telefono mugikorrean, antzokira sartzean erakusteko.
  • Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.

Aktore lanetan honako lagunek hartuko dute parte:                 

Porrotx – Joxemari Agirretxe Kerexeta 

Marimotots – Mertxe Rodriguez Serrano

Pupu – Izaskun Forcada Pascual

Lore – Joanes Echeveste Bernet

Marigorringo – Oihana Sanchez Artieda

 

Musua ikuskizuna eta diskoa sortu zituen Katxiporretak 2018an. Gaia berriro ere gureganatuz, Leire Bilbaok idatzi du MUSU BETE URTE ipuina eta Maite Mutuberriak ilustratu. Marigorringoren laguntzarekin ikuskizuna moldatu dugu berriro urtaroz urtaro munduak biraka segi dezan.

Musua bideoklipa

 

Gidoiaz eta produkzio artistikoaz Katxiporreta Kooperatiba arduratu da eta koreografiez Izaskun Forcada Pascual. Soinuaz eta bestelako efektuetaz Garikoitz Aranzabal Lasa teknikaria arduratuko da. Distribuzioan eta harremanetan Eli Olaizola Aizpurua (Katxiporreta Koop. E.) arituko da.

i
Aviso importante. AVISO IMPORTANTE. Rogamos puntualidad. Una vez iniciada la representación no se podrá acceder a la sala. Les recordamos que los aparcamientos más cercanos al teatro están a 5-10 minutos a pie.

Detalles

Detalles

Compra tus entradas