Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

KAKA

diciembre 3, 2025

Inicio › Programación › KAKA Destacado

KAKA

Erika Olaizola eta Xanti Agirrezabala
2025eko abenduaren 3a 20:00 Teatro aretoa euskera
Precio Prezioa: 14€ Ver precios y descuentos
Herriko plazan, kaka-mokordo bat agertu da. Kaka azaleratu da eta egoeraren analisia egin behar da. Nork egin du? Noiztik dago hor? Eta orain, zer egin kaka honekin? Noren ardura da? Nori tokatzen zaio marroi hau argitzea? Garbitzea? Kakak kaka dakar, eta pentsatzen jarrita... Mundua nolakoa litzateke, bakoitza bere kakaren jabe egingo balitz? Norbanako, kolektibo edo herri gisa batzen gaituen, baina ezkutatzen dugun horren guztiaren azaleratze-festa da KAKA.
Nahiz aberatsa izan, igual dala pobre, kaka egin beharko dugu egoteko libre; kaka zuretzako ta kaka niretzako, hauxe da gauza ederra mundu guztientzako. OSKORRI
 
Kaka 2026ko Korrika kulturaleko emanaldi nagusia izango da

Precio: Prezioa: 14€

Promozio berezia
  • Antzokiaren lagunak: % 15eko deskontua. Kuota mugatua. Deskontuak erregistratutako antzerki-lagun bakoitzeko sarrerarako balio du. Aretora sartzean identifikatzeko eska dezakete.
  Informazio lagungarria
  • Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean.
  • BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.
  • Gurpil-aulkia behar duten pertsonentzako sarrerak txarteldegian bakarrik erosi ahalko dira; nahi izanez gero, eserlekuen erreserba egin dezakezu 94 443 86 10 telefono-zenbakira deituta.
  • Aretora Interneten bidez erositako sarrerekin sartzeko: Eserlekuak inprimatu ahalko dira edo, nahigo izanez gero, fitxategia deskargatu ahalko da telefono mugikorrean, antzokira sartzean erakusteko.
  • Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.
LANTALDEA Ekoizpena eta zuzendaritza: Erika Olaizola Xanti Agirrezabala   Testua: Kepa Errasti Erika Olaizola Xanti Agirrezabala   Aktoreak: Mikel Laskurain Ainhoa Aierbe Erika Olaizola Xanti Agirrezabala   Eszena-zuzendaria: Espe Lopez Eszenografia eta jantziak: Ikerne Gimenez Argi diseinua eta teknika: Imanol GarcIa Musika eta hitzak: Liki Likatsu eta Leka Records Kartela eta promozio argazkiak: Holy Fire Studio Eszena-argazkiak: Iker Gozategi
i
Aviso importante. AVISO IMPORTANTE. Rogamos puntualidad. Una vez iniciada la representación no se podrá acceder a la sala. Les recordamos que los aparcamientos más cercanos al teatro están a 5-10 minutos a pie.

Detalles

Detalles

Compra tus entradas