
Julenek 4 urte daramatza furgoneta batean bizitzen! Eta horrek gauza asko egiteko aukera ematen du, baita komediazko ikuskizun bat sortzeko ere.
Otxandioko umoregile euskaldunak bere gurpildun etxera gonbidatzen zaituzte. Ibilbide ikusgarri batean zehar bidaiatuz, bizimodu berezi horren inguruko hainbat galderei erantzuna emango zaie: Zerk eraman du furgoneta batean bizitzera? Eta, are garrantzitsuagoa, nola da posible bere amona oraindik sustoaz hil ez izana?
Ikuskizun zintzo baten bitartez eta bere umorearen freskotasuna eta hurbiltasuna uztartuz, Julenek bizitzarengatik duen maitasuna erakusten du. Show-a ondo joan ezkero, agian, etorkizunean bizitza “normal” bat eduki ahal izango du: Familia bat eraiki, bere txakurrekin bizi… Eta, nork daki, beharbada autokarabana batean bizitzera hel daiteke!!
Bizitza bat furgonetan
Precio: Prezioa: 16€
Promozio berezia:- Antzokiaren lagunak: % 15eko deskontua. Kuota mugatua. Deskontuak erregistratutako antzerki-lagun bakoitzeko sarrerarako balio du. Aretora sartzean identifikatzeko eska dezakete.
- Gazte-txartela eta 65 urtetik gorako pertsonak: % 15eko deskontua. Ezinbestekoa da kasuan kasuko egiaztagiria txarteldegian eta aretora sartzean erakustea. KUOTA MUGATUA.
- Familia ugariak: % 10eko deskontua. Ezinbestekoa da kasuan kasuko egiaztagiria txarteldegian eta aretora sartzean erakustea. KUOTA MUGATUA.
- 10 pertsonatik gorako taldeak: % 15eko deskontua. KUOTA MUGATUA. DESKONTUA TXARTELDEGIAN BAKARRIK DAGO ESKURAGARRI.
- Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean.
- BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.
- Gurpil-aulkia behar duten pertsonentzako sarrerak txarteldegian bakarrik erosi ahalko dira; nahi izanez gero, eserlekuen erreserba egin dezakezu 94 443 86 10 telefono-zenbakira deituta.
- Aretora Interneten bidez erositako sarrerekin sartzeko: Eserlekuak inprimatu ahalko dira edo, nahigo izanez gero, fitxategia deskargatu ahalko da telefono mugikorrean, antzokira sartzean erakusteko.
- Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.
Aviso importante. AVISO IMPORTANTE. Rogamos puntualidad. Una vez iniciada la representación no se podrá acceder a la sala. Les recordamos que los aparcamientos más cercanos al teatro están a 5-10 minutos a pie.




