C/ Bertendona 3 bis

Bilbao

España

TEATRO CAMPOS ELÍSEOS ANTZOKIA

Drakula Buruz Behera

Antzerki familiarra euskaraz

2019ko azaroaren 9a


★★★★

Banpiro odolzalerik ezagunenaren istorioa inoiz ez bezala kontatuko da

Teatro aretoa. Duración: 55 min


Ordua heldu da, atze-oihala zabalik, argiak prest, Drakula Buruz Behera antzerki lana hastera doa baina … oh! Sorpresa! Antzezleak desagertu dira, eszenografiaren arrastorik ez eta jantziak ez dira inondik agertzen. Zer egingo du zuzendariak egoera katastrofiko honen aurrean?

Ikuskizuna bertan bera utzi? Ez, inolaz ere ez! Irudimena erabiliz eta pertsonaia berezi baten laguntzarekin, gure zuzendari ausartak banpiro odolzalerik ezagunenaren istorioa inoiz ez bezala kontatuko digu, izan ere, kosta ahala kosta, ikuskizunak aurrera jarraitu behar du beti.

Bram Stokerren Drácula”abiapuntu izanda, Drakula Buruz Behera literatura garaikidearen klasikoaren bertsioa da, non testu originalaren alderdi latzenak ikuslego gazteago baten ezaugarriei moldatzen diren.

Drakula Buruz Behera publiko familiar bati zuzentzen den barrualdeko antzerki lana da. Ikuskizunean zehar, testu originalean lantzen diren gaiak azaltzen dira, maite duzunari uko egin behar izatea edota hilezkortasuna kasu. Hauetaz gain, beste puntu berri batzuk ere jorratzen dira. Desberdinak izatearen alderdi onak, laguntasuna, feminismoa edota estutasunen aurrean izan behar dugun jarrera, esaterako. Gai hauek guztiak era atsegingarri batetan ukitzen dira, pasarte komikoen bitartez, hausnarketak proposatuz baina heziketa formaletik aldenduz.

Erritmo biziko ikuskizun dinamiko, umoretsua eta originala.

Ekoizpena: Cia. Ameztu

Zuzendaritza: Borja Fano

Anztezleak: Mikel Hernández, David Gutiérrez

Lantzaileak: Garaion eta Urkabuztaizko Udala

Promozio berezia

  • Antzokiaren lagunak: % 15eko deskontua. Kuota mugatua. Deskontuak erregistratutako antzerki-lagun bakoitzeko sarrerarako balio du. Aretora sartzean identifikatzeko eska dezakete.

Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean. BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.

Informazio lagungarria

  • Gurpil-aulkia behar duten pertsonentzako sarrerak txarteldegian bakarrik erosi ahalko dira; nahi izanez gero, eserlekuen erreserba egin dezakezu 94 443 86 10 telefono-zenbakira deituta.
  • Aretora Interneten bidez erositako sarrerekin sartzeko: Eserlekuak inprimatu ahalko dira edo, nahigo izanez gero, fitxategia deskargatu ahalko da telefono mugikorrean, antzokira sartzean erakusteko.
  • Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.

Información práctica

  • Datak eta ordutegiak

    2019/11/09

    Teatro Aretoa

    Ostirala 17:00

  • Prezioak eta deskontuak

    +

    Prezio bakarra 13.50 €

     

    Ikusi eskaintzak:

    • Antzokiaren lagunak.

    Metatu ezin diren deskontuak, kuota mugatuak.

    Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean.

    BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.

    Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.

  • Salmenta-kanalak

    +

    Internet

    Txarteldegia (C/ Bertendona 3 bis)

    Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainak

    Web Kutxabank